Dobera Euskara Elkarteak eta Hernani Errotzenek elkarlanean antolatuta, Iruña-Veleiara egingo dute egunpasa ekainaren 4an. Goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Atsegindegitik, eta bertara iristean, bisita egingo dute, aurrena. Bi taldetan izango da: euskeraz, lehenengoa; eta gaztelaniaz, bigarrena. Ondoren, San Vicente de Somosierran bazkalduko dute. Horretarako, bi aukera daude: bodega batera joatea, edo bakoitzak, etxetik, berea ekartzea. Bukatzeko, herria bisitatuko dute. Beñi Agirrek egingo ditu gidari lanak. Lekua erreserbatzeko: 943 33 27 99 (Dobera). Prezioa: autobusa bakarrik, 10 euro inguru; autobusa eta bodega, 40 euro inguru.