Oztopoz betetako hiru egunen ondoren, gaur agurtuko du Hernani Eternal Runningen taldeak. Eta horretarako, zer hobeto proba nagusia baino: «ikuskizun haundia izango da», aurreratu zuten antolatzaileek Kronikak aurreko astean egindako elkarrizketan.
Goizeko 11:00etan hasita, Sagastialdeko atletismoko pistan elkartuko dira ehundaka partehartzaile 10 kilometro eta 80 oztopo dituen lasterketa osatzeko asmoz.
Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, hainbat proba estreinatuko dituzte gaurkoan: «pista intxable izugarri bat, salto del tigre izenekoa, tirolina bat, eta deslizadorea. Aurrenekoz jarriko ditugu lauak, Eternal Runningeko proba batean».
Gipuzkoako Arnasa elkarteak, helikopteroa
Oztopoez gain, helikopteroa ere izango da bertan. Hain justu, Arnasa elkarteak jarriko du, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak, Arnas Fisioterapia saioentzako finantziazioa lortzeko, eta bide batez, Fibrosi Kistikoa (FK) ezagutzera emateko.