Ternuari bira, euskal arrantzaleei jarraituz

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Ekainaren 15ean Canadako Saint Johns hiritik (Newfound­land-Labrador) euskal baleazaleek duela 500 urte eginiko bidea berregingo duen espedizio ireki bat aterako da. Euskal balea arrantzaleen aztarnen atzetik-Tras las huellas de los balleneros vascos izeneko espedizio honek Ternuari bira emango dio 10 egunetan zehar, zenbait ekitaldiz eta bisitaz lagunduta.
Astarbe Sagardotegia espedizio honen babesle nagusietako bat da. 500 urte baino gehiagoko historia duen sagardotegia, eta momentu honetan XV. belaunaldiaren esku dagoena. Astarbe Sagardotegiak garai batean bere sagardoak eginiko bideari berregingo dio, urteetan zehar mimoz landutako produktuaren pausuak jarraitu eta familiaren zein lurraldearen historiaren zati bat berreraikiz.
 Estatu Batuetako Five a Incentive Planners agentziak, euskal arrantzaleen pausoak gogoratzeko, antolatu du bidaia.

Zortzi egun, barkuan
Espedizioa barkuan egingo da. Ekainaren 15ean aterako da Ipar Ameriketako hiririk zaharrenetako batetik; Saint John’s hiritik. Handik, eus­kal arran­tzaleen aztarnei se­gi­ka, hainbat irla, he­rrix­ka eta museo bisitatuko dira: Fogo Island, Red Bay in­gu­ru­ko balea lekua, San Joan ba­le­on­tziaren arrastoak, Saddlen-eko euskaldunen hilerria, Gros Morne, St. Pierre edota Placentia.

Ameriketako bidaiariak eta Astarbe familia ere bai
Nahi duen edonork eman zezakeen izena, baina eman duten asko Ameriketakoak izan dira; estatubatuarrak eta kanadiarrak. Hala ere Euskal Herritik eta Astigarra­gatik joango da Astarbe sagar­dotegiko familia.  
2.600 do­la­rre­tik gorako prezioak ditu bi­daiak, aukeratzen den ka­ma­rote motaren arabera. Orain arte, Ameriketako bidaiariak izan dira izena eman dutenak, hemendik joan nahi duenak berak hartu behar baitu Euskal Herritik Ameriketarako he­gal­dia, baina 220 bat la­gu­nentzako dago tokia eta batzuk animatu dira. XVI. mendean San Joan bezalako ontzian joaten ziren euskal arrantzaleak Ternua eta  Labradorera, baina oraingo honetan Ocean Endeavour itsasontzian egingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!