Behemendik antolatuta, hileko azoka izango da bihar, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte, Plaza Berrin. Denera 9 ekoizle izango dira, horien artean, hernaniar bat, OnEin Kontserbak. Hilabete honetan bi berrikuntza izango dira: ilarrak, OnEinen postuan, eta Urnietako Ines Lizasorenean, eta denboraldiko aurreneko marrubiak. Denboraldiko azkeneko kiwiak ere, eskuratzeko aukera izango da.