Ate irekiak eta Euskadiko txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 27a, 02:00

C.D. Hernanik ate irekiak antolatu ditu ekainaren 2 eta 3rako. 9 eta 13 urte bitarteko neska-mutilak parte hartu dezakete atletismo pistan. Ekainaren 2an 18:00etan da zita eta ekainaren 3an 11:00etan. Bestetik, asteburu honetan Nora Lopez eta Jon Alonso atleta infantil hernaniarrak Euskadiko txapelketan lehiatuko dira Gipuzkoako selekzioarekin. Nora Lopez altura jauzian arituko da eta Jon Alonso jabalina jaurtiketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!