Oihan Etxeberriak txapela, Elkarpelotan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Umore Ona klubeko Oihan Etxe­berriak Elkarpelotako Txa­pelketa jokatu zuen lehen­go asteburuan, alebinetan.
Aurrez aurre izan zuen Sarasibar, eta aise irabazi zion goizuetarrak, 18 eta 5. 
Garaipen ederra, txapela eta trofeoa etxeratuta ospatu zuen Etxeberriak.

Gaur eta bihar, atseden
Asteburu honetako partiduak, berriz, atzo jokatu ziren, Goizuetako frontoian.
Benjaminen etxeko bi taldek elkarren artean izan zuten lehia, eta beste batek Aurreraren kontra. 
Alebinetan, berriz, Txaruta izan zuen aurkari Umore Ona klubak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!