Festa giroa eta marka San Isidrotan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 02:00

San Isidro festak giro ederrean igaro ziren pasa den asteburuan eta astelehenean, ekitaldi ugarirekin. Emarriko neskak marka berria ipini zuten Bentetako probalekuan. Hamar minutuko bi saiotan 58 plaza, 5 zinta eta 1,70 metro egin zituzten. Helburua 56 plazetara iristea zen eta ongi gainditu zuten. Idi probak ere izan ziren Astigarragako Bentetan eta Foruen Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!