Baserritarrak omentzeko egitaraua, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 14a, 02:00

San Isidro eguna, baserrita­rrena, da bihar, eta hori ospa­tzeko, egitarau berezia anto­latu da, beste behin, Herna­nin. Gaur izango da, ordea, programa bereziko aurreneko ekintza; arratsaldeko 19:00e­ta­tik aurrera, Milagrosan iku­si ahal izango da Putinen guar­dasola antzezlana. Sarre­rak salgai daude, 7 euroan.
Xentimorik Gabe antzerki konpainiaren eskutik datoz Ramon Agirre eta Inazio To­losa aktoreak Hernanira, mu­sikaz zein umorez betetako ikuskizuna eskaintzera. 
Lehendakariaren aginduz, Euskal Herriko ereserkia kon­posatu beharko dute Agirre eta Tolosak, herritar orok maiteko duen doinua, hain zuzen. Hortaz, hori izango da bi protagonistek antzezlanean zehar izango duten lana, eta ikuslegoarekin batera elkar­ba­natuko dutena.

Bihar, egun haundia
Dena den, bihar izango da egun haundia, baserritarrak gogoan izatekoa. Horretarako, meza berezia izango da aurre­na, goizeko 11:00etan San Joan Bataiatzailean. Ondoren, 11:30­e­tatik aurrera, Bertso Eskola­ko hiru bertsolarik girotuko du­te goiza: Eñaut Martikore­nak, Beñat Mujikak eta An­doni Mujikak. Eta segidan, pelota partiduak izango dira Tilosetan; pala partidu mistoa lehenengo, eta eskuz binaka, ondoren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!