Haur, bikote eta mozorro festa

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Atzo egin zituzten aurreneko probak, Sagastialdeko atletis­mo pistan, Eternal Runninga­ren festan. Sprint proba eta gauekoa izan ziren atzo, baina oraindik asko dago jokatzeko!
Beste lau proba izango dira asteburuan: Supersprint, hau­rre­na eta bikoteena gaur, eta Eternal Running proba nagu­sia, bihar.
Denontzat gimnasioaren barruan egingo dute aurrene­koa, Supersprinta, 10:00etan hasita. Kanporaketa bidez jo­ka­­tuko da, final haundira arte.
Haurrena, berriz, arratsal­deko 16:00etan izango da, eta kilometro bateko ibilbidea osa­tuko dute txikienek, 25 obsta­kulurekin. Eta eguna buka­tze­ko, 19:00etan egingo dute biko­te­ena: 5 kilometro, eta 40 obs­ta­kulo gainditu behar.

Proba nagusia, bihar
Eta bihar goizean izango da, az­kenik, asteburuko proba na­gu­sia, Eternal Runninga. Goi­ze­ko 11:00etan hasita, 10 kilo­metroko ibilbidea izango dute, 80 obstakulorekin. Mozorrorik ere ez da faltako! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!