Sagarrondoen loraldiak hainbat fruitu, Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 02:00

Udaberriarekin bat, Sagastiak Loretan direla ospatzeko, hainbat ekitaldi izan dira Sagardoetxean, asteburuan. Batetik, loreekin pitxiak egiten ikasteko tailerra egin da, eta bestetik, Herri Eskolako ikasleek Inaxiren istorioak kontatu zituzten antzerkian, musikak lagunduta. Datorren astean, berriz, ekitaldi gehiago izango dira, Museoen Nazioarteko Egunaren harira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!