Sei haurrei ongietorria, tradiziozko Atsolorrarekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

Aspaldiko usadioa berreskuratuz, Atsolorra egin dute aurten ere Ereñotzun. Igandean izan zen ekitaldia Auzo Udala­ren egoitzan, eta 2016an jaiotako haurrei harrera egiteko: Laura, Leire, Suar, Zuhaitz, Haizea eta Lurri, hain zuzen.  Ekitaldian, baita ere, adierazi nahi izan zuten auzoak berak baduela ume horien ardura.

Ongietorria, festa giroan
Sei haurretatik, hiruk hartu zuten parte festa giroan egin zuten tradiziozko ekitaldian. Txalapartaren doinuarekin ha­si zen festa; ondoren, beste ur­te batzuetako argazkiak ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek, baita iaz estreinatutako Atsolorraren inguruko doku­men­tala ere.

Mari Carmen Basterretxeak, liburua
Bukaeran, aurkeztu zuten Mari Carmen Basterretxearen Eus­kal Herria, kultura matrilineala liburua, bertan aipatzen baita atsolorraren ohitura. Au­zo Etxean erosi daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!