Aranoko soinuak, ahotsak, argazkiak, istorioak eta beste hainbat konturi buruz hiru egun aztertzen ibili ondoren, Züek heben emanaldia eskaini zuten aurreko ostiralean Jean-Christian Galtxetaburu, Mixel Etxekopar, Patxi Laskarai eta Pierre Vissler lagunek udaletxeko ganbaran. Hala, hainbat herriren azterketarekin, Euskal Herriko Atlas Geopolitikoa osatu nahi dute. Hain zuzen zazpi-zortzi herriren informazioarekin osatuko dute, eta azaldu dute horietan lehenengoa izanen dela Arano.