Uztaila eta abuzturako Udaleku Ibiltarietako txanda bana antolatu dute aurten ere, Hernaniko Dobera eta Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteek, eta bi txandetan izena eman daiteke dagoeneko, maiatzaren 22ra arte, Doberan bertan: dobera@dobera.eus helbide elektronikoan, 943 33 27 99 telefonoan, edota Larramendi kaleko 11 zenbakiko bulegoan.
Txanda batean zein bestean, hainbat herri ezagutzeaz gain, mendi ibilbideekin, ur ekintzekin, abentura kirolekin eta beste hainbat jolasekin gozatuko dute, gazteek.
Helduenak Etxalartik Doneztebera, uztailean
Aurreneko txanda uztailaren 2tik 14ra antolatu da, eta 12-16 urte bitartekoentzat izango da (2001-2004 urteen artean jaiotakoentzat).
Hauek Etxalartik Donezteberako bidea egingo dute egun horietan, Lesaka, Igantzi, Arantza eta Sunbilla pasata. Doberako bazkideentzako prezioa 210 eurokoa da, eta gainontzekoentzat, 250 eurokoa.
Gaztetxoenak abuztuan, Donostiatik Hondarribiara
Udaleku Ibiltarietako bigarren txanda, berriz, uztailaren 30etik abuztuaren 5era egingo da, 9-12 urte bitartekoentzat (2005-2007 urteen artean jaiotakoentzat).
Hauek Donostiatik Hondarribiara joango dira, Pasaia eta Errenteriatik pasata. Kasu honetan, bazkideentzako prezioa 130 eurokoa da, eta gainontzekoentzat, 160 eurokoa.