Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan izango dira gaur, gimnasta hernaniarrak, Ordizian; herriko bi talde eta bakarkako bat sailkatu dira, txapelketa lehiatzeko. Goizean, Langile 2 taldea ariko da, alebinetan; eta arratsaldean, Hernani A taldea eta Oihane Saratxaga, infantil mailan biak. Orain bi aste, berriz, Tximeleta Torneoan izan ziren hernaniarrak, Anoetako belodromoan: bigarren sailkatu zen Hernani A taldea kadeteetan, eta hirugarren infantiletan.