Greba deialdiarekin bat, irakasleen %90a

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Pasa den martxoaren 22an egin bezala, irakaskuntza publikoa jasaten ari den murrizketen kontra greba deitu dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek astearterako, eta Herri Eskolak jakinarazi du bertako klaustroaren %90ak egingo duela bat geldialdiarekin. Horrek, beraz, eragina izango du astigartar ikasleen eskola orduetan. Datorren hilaren 23rako beste deialdi bat dago aurreikusita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!