Diru-laguntzak, jai eta kultura, euskera, eta berdintasun arloetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Hainbat diru-laguntza deialdi argitaratu berri ditu As­ti­ga­rragako Udalak. 
Deialdi bat, euskeraren erabilera sustatzeko eta kultur ekitaldietarako eta jaietako programetarako bideratutakoa da; euskera arlorako 22.000 euro bideratuko dira, beste 20.000 euro, kultur arloko ekitaldietarako izango da, eta beste 38.480, jaio giroko programak laguntzeko. 
Bestalde, gizon eta ema­ku­me­en arteko berdintasuna sus­tatzeko beste diru-laguntza deialdi bat ere argitaratu da.

Erregistroan egin behar dira eskaerak.

Eskaerak, Udalean
Euskera, kultura eta jaietako diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 20ra artekoa da.
Oinarriak eta aurkeztu be­har den dokumentazioa www.as­­tigarraga.eus web­gu­ne­ko iragarki taulan ikusi dai­te­ke, eta eskaerak Udaleko erre­gistroan, webgunean edo kul­tur etxean aurkeztu daitezke.
Beste diru-laguntza deialdia, berriz, ‘As­ti­garragako he­rrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko helburu’ duten programak laguntzeko izango da. Kasu honetan, laguntza ekainaren 6ra arte eskatu daitezke, uda­letxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!