Hizkuntza erabileraren neurketak egiten dira Euskal Herrian, bost urtean behin, euskeraren erabilera neurtzeko, eta Astigarragako Udalak 2016an jasotako datuen berri eman du; «herriko biztanle kopurua asko haunditu arren, euskeraren kale-erabilerak gorakada nabarmena» izan duela azpimarratu du.
Gazteen artean, beherakada
Kale-neurketa hau Astigarragan egiten den bosgarrena da; 2001ean, 2003an, 2006an eta 2011n egin dira.
Udalak jakinarazitakoaren arabera, «duela bost, emaitzak ez ziren oso baikorrak izan: %30ak bakarrik egiten zuen euskeraz Astigarragan. Gainera, 2006ko neurketekin alderatuta, haurren datuek hamar puntuko jaitsiera izan zuten. Heldu eta adinekoen erreferentziek ere behera egin zuten. Gazteek bakarrik izan zuten igoera. Gaur egun, ordea, %38,8ak erabiltzen du kalean euskera; duela bost urte baino %8,3 gehiago».
Hala ere, bestelako datu bat ere nabarmena da azken neurketan, 2016koan: «gazteak izan dira 2011z geroztik euskera gutxiago erabili dutenak».
Horrela, konpromisoa berretsi eta euskera sustatzeko lanean segitzeko deia egin du Udalak.