Bilera, Sagardo Plazako obrei buruz

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Herritarrekin eta merkatari eta ostalariekin bilera irekia egingo du Astigarragako Uda­lak, Sagardo Plazan egingo diren obren inguruko azal­penak eman eta astigartarren ideia eta iritziak jaso­tzeko.
Bilera datorren ostiralean, hilak 19, egingo da, 19:30etan ha­sita, Gaztelekuan. Parte har­­­tzeko deia zabaldu du Udalak.

Obra, bi fasetan
Udalak gogorarazi du Sa­ga­r­do Plaza eraberritzeko lanek bi fase izango dituztela.
Batetik, plaza osoa birmoldatuko da: jolas parkea tokiz aldatu, iturria ere plazaren iskin batera mugitu, zuhai­tzak inguratzen dituzten eserlekuak jarri eta argi puntuetan LED teknologia jarri.
Bestalde, jolastokia tokiz aldatzeaz gain, berritu egingo da, eta zein material eta gune sortu erabakiko da herritarrekin batean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!