Herriko zaharrenak direnei omenaldia egiten zaie urtero Astigarragan, eta aurten ere ez du hutsik egingo festak.
Bihar, goizeko 09:30etan txistularien dianarekin hasita, egun osoko festa izango da, 37garrenez.
Bazkalondorenean ere, segida
Festa goizean hasiko da, 09:30etan Txirriskla Txistulari Taldeak joko duen dianarekin. Ondoren, musika gehiago jarriko du txarangak, 11:30etan.
Mezarako tartea izango da gero, 12:45etan; kasu honetan, Txomiñenea frontoian izango da. Segidan, gainera, 13:30ak inguruan, Astigar dantza taldeko oin arinen erakustaldia izango da, Aiztondo abesbatzak kantatuko du, eta txarangak berriro joko du.
Doinu alaien erritmora gerturatuko dira segidan Gure Izarra elkartera, omenaldia jasoko duten 80 urtetik gorako astigartarrak, eta han bazkalduko dute. Bitarte horretan Alberro anaiak ariko dira mahaiaren buelta alaitzen soinuarekin.
Eta dena borobiltzeko, opariak ere izango dira.