9 hernaniar, Martin Fiz maratoian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 02:00

Martin Fiz maratoia izan zen igandean, Gasteizen. Eta korrikalariek bakarrik ez, patinatzaileek ere izan zuten aukera, parte hartzeko. 500 patinatzaile atera ziren guztira, tartean 9 hernaniar. Maratoia egin zuten zortzik: emakumezkoetan, Amaia Gan­za­rain (33garren) eta Isabel Garcia (109); eta gizonezkoetan, Peio Aramendi (29), Gorka Otxotorena (93), Garikoitz Astarbe (96), Xabier Amilibia (139), Xabi Korta (223) eta Jorge Alzuri (264). Sindy Santiagok, berriz, 10 kilometroko proba egin zuen (7garren). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!