Emakume Eskeletoak taldeak, edo Maite Arrese aktoreak eta Mau Ziemkiewicz biolinjoleak osatutako bikoteak eskainita, Amodiozko ipuinak ipuin musikatuaz gozatu ahal izan zuten herritarrek, asteazkenean. Aurreko igandean ospatutako Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, urtero Udalak antolatzen dituen ekintzetako bat izan zen hura. Arresek kontatutako istorio desberdinen bitartez irudikatu zituzten amodioarekin zerikusitako une desberdinak.