Gipuzkoako Foru Aldundiak Joseba Barandiaran plazan jarri zuen atzo karpa, herritarrek 2018ko aurrekontuetarako proposamenak egin ahal izateko. Bestalde, gogorarazi du bertaratu ezin izan zutenek, ekainaren 30era arte egin ditzaketela proposamenak gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean edo Donostiako Gipuzkoa Plazako bulegoetan.