Azken puntuen bila zelairatuko da gaur Mundarro, etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Denboraldi hasiera pattal xamar joan bazaie ere, Mun­darroko jokalariek jakin dute burua altxatzen, eta sailkapen tablako erdialdean finkatuta iritsi dira Liga bukaerara.
Hain zuzen, gaur jokatuko dute azken partidua, arratsaldeko 17:30e­tan hasita, Zarku­mendegiko zelaian, Ro­teta taldekoen kontra. 

Goraxeago bukatzeko aukera paregabea
Azken bi partiduak irabazteak hauspo ederra eman die mo­re­ei, eta gaurkoan ere, hiru pun­tuak etxean gordetzeko asmotan aterako dira lehiara. Au­ke­rarik ez dute faltako, gainera.
Izan ere, Roteta azkenau­rreko postuan dago sailkapenean, eta futbolean sorpresak beti izaten badira ere, etxekoen babesak seguru lagundu egingo diela, astigartarrei. Zazpi­ga­rren postura ere igo litezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!