«Hanka-motz jaio» arren, «Ongi-Etorri saioen alde», EH Bildu

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Maiatzaren 3an egin zen aurreneko Ongi Etorri saioa; Astigarragara bizitzera etor­tzen direnen integrazioa errazteko helburuarekin sortua.
EH Bilduk nabarmendu du «herriko biztanleriaren hazkunde bortitza ikusita, EH Bilduk aurreko legealdian ha­rre­ra protokoloaren diseinua abian jarri» zuela, eta «EAJ oso konbentzituta ez» dela egon. Hala ere, «hala-nola, eutsi dio ekimenari», baina Bilduren us­tez, «hanka-motz jaio dira On­gi Etorri saioak».

«EH Bildu baztertua izan da»
Harrera protokolo honen helburua da, EH Bilduren esanetan, «Astigarragara bizitzera etortzen diren guztiei (izan gipuzkoar, espainiar, europar edo beste edonongoa), herriaren inguruko informazio praktikoa ematea, astigartarron ohiturak eta herrian eskain­tzen diren zerbitzuak lehenengo egunetik ezagutu ditzaten».
Horri lotuta, Bilduk azpimarratu du hasieratik izan duela interesa, ekimen honetan parte hartzeko, «2015eko azaroan eta 2016ko otsailean egindako eskaera ofizial eta ez ofizialak erakusten duten mo­du­an», baina «baztertua» izan dela dio. «Oposizioko alderdien parte-hartzeari ateak itxi zaizkio. Gardentasun falta erabatekoa izan da, oposizioak honen inguruan galdetu arren, azken unera arte ez du informaziorik izan (...). EH Bilduk ezin izan du ekarpenik egin».
Hori guztiagatik, «Ongi Etorri saioak hanka-motz jaio» direla dio alderdiak. Era beran, «azken lau hilabeteetan erroldatu direnei bakarrik gonbitea egitea hutsegite garrantzitsua» dela uste du; «azken urteetan herrian ia 2.000 pertsona gehiago bizitzen ari direnean».

«Azken lau hilabeteetan erroldatu direnei bakarrik gonbitea egitea, hutsegite garrantzitsua dela uste dugu»

«Trensa interesgarria» 
Hala eta guztiz ere, EH Bilduk dio, «ardurari leial, Ongi Eto­rri saioen aldeko apustua egiten jarraitzen» duela, eta bultzatuko dituela, «herri egiteko, herritarren integraziorako eta Astigarraga lo-herrian bilaka ez dadin tresna interesgarria eta behar-beharrezkoa dela sinesten» duelako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!