Maider Ansa aranoarrak Burbubero Fest, ETB1eko, saio berrian hartu zuen parte pasa den ostegunean. Aitzol Atutxa aizkolariarekin batera aritu zen, beste bi bikoteren aurka, eta saioa irabaztea lortu zuten. 2.500 euro poltsikoratu zituen Maiderrek eta telebista saioan esan bezala «pijama partyak antolatzeko behar duen borda berritzeko» badu dirua. Umoretsu eta bizi, ederki lehiatu zen abeslari aranoarra.