Tren geltokia, «Astigarragarako lorpen historikotzat» jo du EAJk

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Astigarragarako «estrategikoa izango da tren geltokia lortu izana», EAJ-PNVk prentsa oharrean azaldutakoaren arabera. Azpiegiturei, garraio pu­blikoari, eta ingurugiroarekiko ardurari dagokienez, «lorpen historikoa» izango dela azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzaren lana, azpimarragarria
Jeltzaleek «goraipatu» egin nahi izan dute «Iñigo Urkullu Le­hendakariaren gobernuak egin­dako lana, baina, bereziki, Aran­tza Tapia sailburuarena, Jaur­laritzan Ekonomiaren Ga­ra­pena eta Azpiegituretako sai­laren arduraduna eta As­ti­ga­rragakoa dena».
Hain zuzen, «EAJ-PNVk es­ta­tu mailan izan duen negoziaketa prozesuari esker» izango du Astigarragak tren geltokia, eta horregatik, «es­kertu egin nahi ditugu bai alderdiko zu­zen­daritza eta baita diputatu jel­tzale taldea ere, bereziki gi­puzkoarrak».

«Bereziki, Arantza Tapia sailburuaren lana goraipatu nahi dugu; Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailaren arduraduna eta Astigarragakoa dena»

Konexio aukera berriak
Egingo den geltoki honek he­rriari hainbat onura ekarriko dizkiola ere azaldu dute.
«Aukera berria emango dio Donostia eta Astigarragaren ar­teko konexioari, eta baita gu­re inguruko herriekin egun dau­ka­nari ere, adibidez, Her­na­­­ni­re­kin edo Urnietarekin. Gai­ne­ra, Abiadura Handiko Tre­na­re­kin edukiko duen loturari es­ker, Bilbora eta Gas­tei­ze­­ra joa­te­ko bidaia 30 minutu in­gu­rukoa izango da. Horrek au­kera ezinhobea emango die euskal hiriburuetan ikasi edo lan egin behar edo nahi dutenei».
Horrez gain, «urrats haundia» izango da EAJren esanetan, «garraio publikoa hobe­tzeko helburu estrategikoari dagokionez, 6.000 biztanle baino gehiago dauzkan udalerria izan arren, tren geltokirik ez daukan azkenetakoa baita egun Astigarraga».
Azkenik, ingurugiroarekiko ere ona dela gogorarazi du, «CO2 isurketak murriztuko direlako». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!