Bost partida, herriko pilotariek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Herriko pilotari gazteek txapelketa eta pilota partida desberdinak jokatuko dituzte asteburuan Umore Onak taldearekin. Benjaminen bi taldek atzo jokatu zituzten bi partida eta gaur Umore Ona A taldeak Oberena Aren aurka jokatuko du Iruñan 09:30etan. Barañainen ere ariko dira Iturain eta Apezetxea San Estebaneko txapelketan, gaur 16:00etan. Alebinak Txaruta izanen dute aurkari Elizondon gaur, 10:00etan. Azkenik bihar, 11:00etan, Donezteben Josetxo Ezkurra txapelketan, Beñat Apezetxea alebinak banaka Orbegozoren aurka jokatuko du eta Oihan Etxeberriak Zornotzako Bullonen izanen du aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!