Perurena maiatzaren 19an, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Patziku Perurena maiatzaren 19an etorriko da Goizuetara, 19:00etan Ganbaran, Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) liburuaren aurkezpena egitera. Perurenak aipatu du, «badira liburu honetan Goizuetaren historian sekulako inportantzia izan duten dokumentuak, eta herria maite duen edozeinek irakur litzake, batez ere, bere ibilera ugarian nolatsu gobernatua izan den ikasi nahi duenak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!