Sagastiak Loretan programaren barruan, jardunaldi berezia egingo du bihar Iparragirre sagardotegiak. 11:30etatik aurrera, bi bisita gidatu egingo dituzte, eta ondoren, bazkaria eskainiko dute. Aurreneko bisita Jakoba Errekondoren eskutik izango da sagastietatik; bestea, aldiz, Arantza Eguzkitzak eskainiko du. Erreserbatzeko: info@iparragirre.com edo 943 33 73 70. Prezioa: helduek, 32,5 euro; haurrek, 12 euro.