Hileroko zita gaur, bertako produktuekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Hileko bigarren larunbata izanda, gaur egingo du geldialdia herrian Behemendiko azoka ibiltariak. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00e­tara jarriko dituzte postuak Plaza Berrin, eta bertan denetarik jarriko dute salgai: ogi ekologikoak, lore eta landareak, gaztak, mermeladak... Gainera, gaurkoan hainbat nobedade izango dira: ilarrak eta denboraldiko aurreneko marrubiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!