Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du aurten ere Memoria Historikoa berreskuratzeko diru-laguntza deialdia. Helburua da memoria berreskuratu eta belaunaldi gazteei transmititzea. Eskaerak maiatzaren 15era arte aurkeztu daitezke, bi lerrotan: Udalei zuzendutakoan, eta elkarteei zuzendutakoan. Internet bidez egin behar dira eskaerak, www.gfaegoitza.eus webguneko diru-laguntzen atalean. Informazioa: www.gipuzkoa.eus.