180 millloiko inbertsioa egingo du Iberpapelek Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

zikuñagako paper-fabrikaren etorkizunera begira, berri garrantzitsua eskaini du Iber­papel taldeak: 180 milloiko in­ber­tsioa egingo du Hernani Pro­iektua martxan jartzeko.
Hala erabaki zuen, hain zu­­zen, Iberpapel Taldearen ad­ministrazio kontseiluak api­rilaren 25ean egindako bileran.
Hainbat aldaketa
Datozen 24 eta 30 hilabete bitartean martxan jarriko den  Hernani Proiektuak hainbat aldaketa eragingo ditu, baina batez ere, bat aipatu du Iber­papelek: «yankee zilindro-le­hor­gailua duen makina jarriko da biltzeko paper malgua egin ahal izateko». Aurreikus­pe­nen arabera, «urtean 85.000 tona ekoitzi ahal izango dira».
Horrez gain, beste berrikuntza batzuk ere egingo dira: zelulosaren solairua erreformatu eta modernizatuko da, eta horrekin, berrikuntza teknologikoak eta ingurugirokoak jarriko dira. Horrek eragingo du «solairu horren ekoizteko ahalmenak gora egitea %15 eta %20 artean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!