Hernaniko Bizikidetzaren aldeko herritar ekimenak antolatuta, eta Baketik Fundazioaren laguntzarekin, saio partehartzailea egingo dute gaur, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara, Biteri kultur etxean.
Bizikidetzaren gaia
lantzea, helburu
Nola gustatuko litzaizuke bakea eta bizikidetza Hernanin eraikitzea? galderari erantzutea izango da saioaren helburu nagusia, horretarako, herritarren esperientziak eta ideiak kontuan hartuta.
Open Space metodologia erabiliko dute.
Hori lantzeko, Open Space metodologia erabiliko dute; hau da, espazio irekietan gai desberdinak landuko dira aldiberean, eta herritarrek nahi duten eztabaida-taldean hartu ahal izango dute parte, beren ekarpenak eginez edota entzule gisa.
Metodologia honi esker, gainera, talde batetik bestera pasatzeko aukera izango dute partehartzaileek, modu libre batean.