Gerran ibilitako emakumeak subjektu aktibo gisa irudikatzen saiatu da Leire Ibarguren idazlea Laura esaten zioten liburuan, Miren Odriozolaren bizitza azaldu duenean. 1980ko hamarkadan, El Salvadorreko iraultzan parte hartu zuenetako bat izan zen Odriozola, sanitaria gisa, aurrena; eta bestelako lanetan, ondoren.