Istripu larria izan zen atzo, 11 ibilgailu tartean zirela

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 02:00

Hamaika ibilgailuk jo zuten elkar atzo, arratsaldeko 19:00ak aldera, A-15 errepidean, Her­na­ni parean, Zikuñagako irteerara iristen. Istripu larria izan zen, eta tartean ziren bi trailer (bat guraizea eginda) eta anbulantzia bat ere. Beste kotxe bat iraulita geratu zen, eta furgoneta bat, atzeko kaja erabat txikitua zuela.

Bost lagun, ospitalera
Bost lagun eraman zituzten ospitalera, baina inor ez zegoen larri, bertan zeuden ertzainek azaldu zutenez. Hildakorik ere ez zen izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!