Artikutzara asteburupasa antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak gaurtik igandera bitarte. Asteburupasa honetan, «bere basoak, errekak eta natura-altxorra ezagutuko ditugu familia giro eder batean», azaldu du Mendiriz Mendik. Beraz, joan nahi duenak, gaur bertan eman dezakete izena, Artikutzara abiatu baino lehen. Irteera arratsaldeko 18:00etan egingo dute, elkartearen bulegotik.