1977ko Amnistiaren aldeko Aste Odoltsua gogorarazteko asmoz, omenaldia antolatu du Euskal Udaberria Kalera ekimenak gaurko. Iluntzeko 20:00etan jarri dute zita Plazan eta bertatik abiatuko da manifestazioa, herriko kaleak zeharkatuko dituena.
Bukatzeko, Tilosetan egingo dute omenaldi xumea Agur eta ohore lelopean.
Senide eta lagunek, deia
Euskal Udaberria Kalera ekimenak egindako deialdiarekin bat egin du Preso eta iheslarien senide eta lagunek. Hortaz, ez dute aparteko beste ekintzarik egingo, eta herritarrei dei egin diete ekitaldi honetan parte hartzera.
Txartelak salgai, hilak 20rako
Beste ekintza bat antolatu du Euskal Udaberria Kalera ekimenak maiatzaren 20rako. Roanneko espetxera egingo dute martxa, Itsaso Zaldua hernaniarra dagoen espetxera, elkartasuna adieraztera. Txartelak salgai daude Garinen.