Oztopoz eta korrikalariz lepo herria, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 02:00

HIRU eguneko lokatz festari emango dio hasiera gaur Sprint probak. Las­ter­keta mo­tza eta azkarra izan­go da  Her­naniko Eternal Runninga es­treinatuko duena. Arratsalde­ko 16:00etan hasiko da, Sagas­tialdeko atletismoko pista in­gu­ruan.
Beste proba bat izango da, baita ere, gaur: Ilargi betea. Iluntzeko 21:00etan hasi­ta, ga­uez izango da proba, ilar­gi­pean. Ondo pasatzea izango da proba honen helburu nagu­sia, baina zailtasuna ere izan­go du, izan ere, parte­har­tzaile­ek 40 bat obstakulo pasa beharko dituzte.

Lasterketa nagusia, etzi
Irekiera azkarrak, beste lau pro­ba ekarriko ditu da­tozen bi egunetan. Bihar izango dira Supersprint, 10:00etan; Kids, 16:00etan; eta Bikote­kakoa, 19:00etan. Igandean izango da, ordea, lasterketa nagusia, goi­zeko 11:00etan hasita. 

Atletismoko pista, itxita
Asteburu osoan zehar egingo diren probak direla eta, Uda­lak jakinarazi du herritarrek ezin izango dutela atletismoko pista erabili etzira arte.

Helikopteroa, Arnasak
Lasterketa ospetsua dagoela apro­­­betxatuko du Arnasak, Gi­puzkoako Fibrosi Kistikoaren elkarteak, helikoptero bat jar­tzeko. Bertan, Hegan Fibrosi Kistikoaren alde leloa irakurri ahal izango da, eta arnas-fisioterapia saioak finantzia­tzeko dirua ateratzea izango du helburu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!