Gaur jokatuko dituzte asteburuko partidu batzuk Hernaniko pelotariek, horietako hiru kiroldegiko frontoian, iluntzeko 20:00etatik aurrera: infantil mailako bi, Oiartzabal-Insausti II/Gazteleku aurrena; eta gero, Apaolaza-Etxarri/Oiarpe; eta kadete mailako lau t’erdian, Aratz Tejedor Tolosaren kontra. Horrez gain, beste zortzi norgehiagoka izango dira, etxetik kanpo. Iruran izango dira nagusiak, gaueko 21:00etatik aurrera jokatuko dute Pagola eta Cisnerosek Behar Zanaren kontra. Alebin mailako lau partidu izango dira: bi Oiartzunen, eta bana Lasarten eta Andoainen. Infantil mailan, partidu bat Astigarragan izango da, eta bestea, Oiartzunen. Eta Jon Perurena kadetea Tolosan izango da 19:30etatik aurrera, lau t’erdikoan.