Doako Komikiaren Eguna da larunbatean, eta hori ospatzeko, 400 komiki baino gehiago banatuko ditu Gaueko komiki dendara hurbiltzen den edonori. Argitaletxe desberdinek egun horretarako bereziki sortutako komikiak izango dira, hain zuzen, hamabi izenburu izango dira. Horrez gain, Catan txapelketa ere jokatuko da; arratsaldeko 16:00etatik aurrera 13 jokalari lehiatuko dira.