Istripu larria a-15ean, 11 ibilgailurekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 11a, 22:15

Istripu larria izan da A-15ean, Hernani parean, Zikuñagako irteerara iristen. Arratsaldeko 19:00ak aldera gertatu da, eta 11 ibilgailu izan dira tartean. Horien artean, besteak beste, anbulantzia bat eta bi trailer. Beste kotxe bat iraulita geratu da.

Istripuaren tokian zeuden ertzainek, jakinarazi dute ez dagoela hildakorik, eta bost lagun eraman dituztela ospitalera, baina oso larri inor ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!