Proposamenak, igandera arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 11a, 02:00

Hernani Erabaki prozesu partehartzailea martxan da, eta igandera arte egin ahal izango dituzte herritarrek beraien proposamenak, in­ternet bidez egin daitezke, erabaki.hernani.eus bitartez, edota herriko hainbat txokotan dauden postontzietan proposamenak botata. Bestalde, azkeneko bi bilera izango dira gaur eta bihar: Antziolan gaur, 19:00etan; eta bihar, Latsunbeberrin, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!