Aurtengo udaleku irekietako begirale izateko lan-poltsa ireki zuen Udalak, eta jakinarazi dute lehiaketa faseko emaitzak dagoeneko ikusgai daudela. Interneten ikusi daitezke, www.hernani.eus web orrian, ‘Iragarki taula’ atalean; baita Udaletxeko iragarki oholtzan ere. Horrez gain, iragarri dute ondorengo proba datorren astean egingo dutela, maiatzaren 16tik 19ra. Taldeka izango da, eta bakoitzari dagokion eguna eta ordua emaitzekin dago ikusgai.