pala txapelketa berriak hastera doaz, eta bertan izango dira, beste behin, palista hernaniarrak. Atzo hasi zen Euskal Herriko Kluben arteko Trinkete Txapelketa Iruran, eta bihar eta etzi izango du jarraipena.
Atzo bertan egin zuen debuta Hernanik, Oberenaren kontra, eta bihar izango dute hurrengo partidua Behar Zana talde villabonatarraren aurka. Iluntzeko 21:00etan izango da bigarren norgehiagoka hau, Irurako pelotalekuan.
Leku berean jokatuko dute etzi ere. 16:00etan hasita, Gaztelekuren kontra Hernani 2k, eta Atxarteren kontra, gero, Hernanik.
Hernaniko bederatzi palistek parte hartuko dute Gaskako Emakumea Pilotari txapelketan.
Trinketeko Emakumea pilotari txapelketa, Gaskan
Etzi hasiko da, baita ere, Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa, Donostiako Gaska pelotalekuan. Bertan izango dira bederatzi palista hernaniar, eta horietatik zazpik jokatuko dute, etzi, arratsaldeko 15:30etatik aurrera: Amaia Garciak, Miren Goikoetxeak, Ariane Arrietak, Eneritz Perezek, Maider Huizik, Amaia Araiztegik, eta Alaitz Tejedorrek.