Imanol Lasa diputatuak jaso zituen hernaniarren proposamenak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 11a, 02:00

Aurrekontu Irekiak kanpaina jarri du martxan Gipuz­koa­ko Foru Aldundiak 2018ko au­rre­kontuetarako proposamenak jasotzeko. Hainbat he­rri bisitatuko dituzte horreta­ra­ko, eta Hernanin egin zuten asteartean, hirugarren geldialdia. 
Karpa bat jarri zuten Pla­za Berrin egun osoan ze­har, eta bertan izan ziren Imanol Lasa Gobernantza eta Gizar­te­a­rekiko Komunikazioko diputatua, eta Joseba Muxika, He­rritarren Partaidetzarako zu­zendaria. 
Hernaniko bisita positiboa izan dela adierazi du Lasak, eta topaketa honen garrantzia azpimarratu du: «herritarren beharrei pul­tsua hartu, eta haien iradokizunak pertso­nal­ki jaso eta entzun nahi di­tugu. Aldundia zertan aritzen den azaldu nahi dugu xehetasun guztiekin, datuen bitartez  esplikatuz nolako garrantzia duen Aldundiak Gipuzkoaren egunerokoan, jendea parte har­tzera animatuz. Oso pozik gaude orain arte eduki dugun erantzunarekin».

Gazteekin, Lanbide Heziketan
Horren aurretik, Lanbide Hezi­ketako ikasleekin bildu zen Ima­nol Lasa bera: «aurtengo au­rrekontu irekietan ahalegin berezia egin nahi dugu Aldun­diaren jarduera gazteenei gerturatzeko, askotan ez baitute ezagutzen erakundearen lana eta bere funtzioak, eta baita beraien kezka eta eskaerak jasotzeko ere». Oraingo honetan, hainbat kontu jarri zituzten mahai gainean: lan merkatua eta irteera profesionalak, Anoeta estadioaren eta bes­te zenbait kirol instalazio­en eraberritzea, Aldun­dia­ren lan eskaintza publikoak edota Kupoa.

Proposamenak, ekainaren 30era arte
He­rriz herri jarriko dute karpa pro­­po­samenak egiteko. Dena den, ideiak jasoko dira ekainaren 30era arte: Gipuzkoa Pla­za­ko bulegoetan, edo gipuz­ko­a.­eus/partaidetza web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!