Antzerkizaleentzat zita jarri du Kultura sailak iganderako. Hain zuzen, Asier Sota zuzendariaren Putinen guardasola antzerkia eskainiko dute Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreek. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Milagrosako kaperan.
Joan nahi duenarentzat, dagoeneko salgai daude sarrerak, Biterin, 7 euroan.
Zozketa, irakurleen artean
Horrez gain, Kronikak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu irakurleen artean. Parte-hartzeko hiru modu egongo dira: iruzkina idaztea albiste honetan, Facebooken albistea partekatzea, edo eskubiko txartela moztu eta Kronikara ekartzea.
Bihar eguerdira arte izango da aukera, eta arratsaldean egingo da zozketa partehartzaile guztien artean.
Azkeneko sarrera bikoitza, Dobera-Kronikako bazkideen artean zozketatuko da, egun berean.
Umorea eta musika, bat
Euskerazko ikuskizunak umorea eta musika uztartzen ditu, hori da, hain zuzen, bere gako sekretua.
Xentimorik Gabe antzerki-konpainiaren eskutik, Tolosa eta Agirreren zeregina izango da euskal herritar guztiek maiteko duten ereserkia edo himnoa sortzea; hori da, hain justu, Lehendakariak berak eskatu diena. Abiapuntua hori izanda, bi protagonistek musika sortzeko daukaten metodologia berezia, metodo mistoa delakoa, azalduko diete ikusleei: «plagioa eta fotokopia erabiltzen ditugu», azaldu dute.