AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, plaza dantzetan trebatzeko aukera izango da hil honetan. Uxuri Irastorzak, besteak beste, Branlea, Jaurrieta, Balkarlos eta Zazpi Jauzi dantzatzen irakatsiko du, gaur eta hilaren 17an, 09:30etatik 11:30etara eta 18:30etatik 20:30etara, musika eskolako dantza aretoan. Debaldekoak izango dira saioak, baina izena eman behar da astigarraga@aek.eus helbidean edo 607 610 687an.