Oztopoz, lokatzez eta ondo pasatzeko gogoz beteko da herria ostiraletik igandera bitarte. Geldialdia egingo du Eternal Running lasterketa ospetsuak Hernanin, eta aurrenekoz egingo du Estatu mailan hiru eguneko zirkuitua.
Sei proba, ostiral arratsaldean hasita
Igandean izango da lasterketa nagusia, 80 obstakuloko ibilbidea izango da, 10 kilometroko luzeera izango duena. Baina beste bost ere izango dira, aukeran: Sprint eta Gauekoa, ostiralean; eta Supresprint, Kids eta Bikotekakoa, larunbatean.
Atletismoko pista izango da kokaleku nagusia; horregatik, itxita egongo da gaurtik.
Izenematea oraindik, irekita
Dagoeneko milaka pertsonek eman dute izena, baina oraindik ere, apuntatzeko aukera dagoela azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, bi bide jarri dituzte: bata, Eternal Runningen web orritik, www.eternalrunninginvencible.com; edo Denontzat Invencible gimnasioan, aurrez aurre (Florida auzoa, 110).
Atletismoko pista itxita, gaurtik igandera
Hiru egun horietan zehar, Sagastialdeko atletismoko pista bilakatuko da partehartzaile garaiezinen topagune nagusia, hori dela eta, erabiltzaileentzat itxita egongo da gaur hasi eta igandera bitarte.