San Antonio jaiak dagoeneko ate joka dira, eta horregatik, kartelaren bila ari dira ereñotzuarrak. Aurtengo irudia aukeratzeko, lehiaketa antolatu dute. Ostiralera arte aurkeztu daitezke proposamenak Auzo Etxean; betiere, baldintza hauek bete behar dituzte: 12 zentimetro zabal eta 32ko altuera; paperean edo digitalean egotea; eta San Antonio Jaiak 2017 eta Ereñotzu hitzak azaltzea.