Preludioa salbuespen, ikasturteko azkeneko kontzertua zen igandekoa Musika Bandarentzat, eta berezia izan zen oso. Herriko 14 bakarlariren doinura jo zuten, betiko jarraitzaileen eta bereziki bertaratutakoen gozamenerako. Bertan ziren, hain zuzen, Donostiako kontserbatorioko irakasleak, Errenteriakoak, Pasaiakoak, Irungo Bandako zuzendaritzako kideak... Zita berezia aprobetxatu zuten, baita ere, Joxe Ramon izeneko obra estreinatzeko.